Sri Lanka uharteko dinastia. XII. mendearen erdialdean sortu zen eta XVI. mendea arte iraun zuen. Polonnaruwa hirian finkatu zuten hiriburua, eta arte lan ugari utzi zuten. Budista sutsuak ziren. Indiako hegoaldeko tamilen erasoaldi gogorrak jasan behar izan zituzten.