Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Paraguai

Hego Ameriketako ibaia, Parana ibaiaren adar nagusia. 2.500 km. Brasilgo alde bat, Bolivia, Paraguai eta Argentinatik igarotzen da; arroak 1.097.000 km2 ditu. Mato Grosso-n jaiotzen da eta Argentinako mugatik gertu lotzen zaio Parana ibaiari. Ibai osoan zehar ibil daiteke ontziz. Portu nagusiak: Porto Esperanza eta Porto Murtinho (Brasil), Fuerte Olimpo, Villa Hayes eta Asuncion (Paraguai) eta Formosa (Argentina).