Pallavicino
edo Pelavicino. Italiako Lonbardiako familia feudala. v Oberto Pallavicini (1269an hila), Lonbardiako gibelinoen buruzagia izan zen eta Frederiko II.a germaniar enperadorearen aliatu. v Pietro Sforza Pallavicini. Italiar kardinala (Erroma, 1607 - Erroma, 1667). Teologia irakaslea izan zen 1651 arte. Trentoko kontzilioaren historia idatzi zuen 1656-1657 bitartean.