Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pallava

Indiako hego-ekialdeko dinastia. Dinastia honen agindupean egon zen Dekan-go ekialdea eta, bereziki, Madrasko lurraldea III-IX. mendeetan. Garrantzi handia izan zuen itsasoan; portu asko eraiki ziren, eta garai hartan hasi bide zen Indiako komertzioa Sri Lankarekin eta Malaysiarekin. Pallava estiloko tenplu handiak eraiki zituen dinastia honek Madrasko lurraldean. IX. mendean Chola dinastiak hartu zuen haren lekua.