Pallars Sobirà
Kataluniako ipar-mendebaleko eskualdea, Lleida-ko herrialdean, Pallars Sobirà izeneko eskualdearen iparraldean eta Aran, Foix eta Andorrako mugan. 1.541 km2 eta 7.747 biztanle (1975). Hiri nagusia: Sort. Hizkuntza: katalana eta espainiera (euskara izan bide zen hango hizkuntza K.o. VIII-X. mendeak arte). Pirinioetako mendi garaiak daude han (Pica d’Estats, 3.143 m; Sotllo, 3.115 m) eta Noguera Pallaresa ibaia igarotzen da eskualdetik. Alpe aldeko klima lur garaietan; elurra eta euria urte osoan zehar, urriago haran ondoetan (600 mm urtean batez beste). Abere hazkuntza eta baso ustiakuntza. Argietxeak.