palladianismo
iz. Art. Andrea Palladioren estiloan oinarritutako arkitektura higikundea, 1715-1750 bitartean Britainia Handian eta areago Estatu Batuetan nagusi izan zena. Simetria, erregulartasuna eta xehetasunen zehaztasuna ziren palladianismoaren ezaugarri nagusiak. Palladiok berak ez zuen altzaririk egin baina palladianismoaren barruan Palladioren estiloko etxeetarako barne dekorazioa ere landu zen. Palladinismoko arkitekto ezagunenak Burlington eta Kent izan ziren.