Palma
Kanarietako uhartea (Santa Cruz Tenerifekoa), Ozeano Atlantikoan. 728 km2 eta 65.291 biztanle. Hiriburua: Santa Cruz de la Palma. Sumendiak eragindako uhartea da, oso meditsua; El Roque de los Muchachos da bertako gailurrik garaiena (2.423 m). Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da (tabakoa, bananak, tomatea, mahatsa). v Historia. Musulmanek aurkitu zuten 1016an. 1418an Nieblako kondearen eskuetara igaro zen. 1492an Alfonso Fernández de Lugok konkistatu zuen Errege-erregina Katolikoek aginduta. XIX. mendean Tenerifeko eliza barrutiaren mendera pasa zen; 1927ko erreformarekin batera Santa Cruz Tenerifekoa herrialdearen barnean geratu zen.