(Jacobo Nigreti, Palma Gaztea deitua). Italiar margolaria (Venezia, 1544 - Venezia, 1628). Tiziano, Tintoretto eta Veronesen eragina izan zuen. Manierismoaren artista nagusietako bat izan zen Veneto lurraldean. Veneziako Oratorio dei Crociferi dekoratu zuen (1578-1590 urteetan).