Palma, Brian de
Estatu Batuetako zinemagilea (New Jersey, 1940). Ekintza eta abentura filmetan aditua, Hitchcock maisuaren eragin nabaria ageri du ia bere obra guztian. Sisters (1973, Ahizpak ), Phantom of the Paradise (1974, Paradisuko fantasma), Carrie (1976), Scarface (1984), The Untonchables (1987, Ukiezinak) eta Bonfire of the Vanities (1990) ditu lan aipagarrienak.