Palcy, Euzhan
Martinikako zinemagilea (Fort-de-France, 1956). Poesia eta antzerki idazlea zen oso gaztetatik; hogei urte zituela telebistan hasi eta La Messagère (1974, Mezularia) egin zuen, kreoleraz eman zen lehen dokumentala. Frantzian ikasi ondoren Rue Cases Nègres (1983, Etxebeltz Karrika) film luzea egin zuen, urte luzetan debekatua egon den Joseph Zobel-en izen bereko eleberrian oinarritua. Etxebeltz Karrika-k herri hartako beltz txiroen bizimodua islatzen du era xume eta ederrean; Veneziako Zinemaldian saritua izan zen.