Palay, Jean-Maximin
(Simin Palay deitua). Biarnes idazle eta hiztegigilea (Vic-de-Bigorre, 1874 - Vic-de-Bigorre, 1965). Ospe handia izan zuen XIX. mendearen bukaeran bere Condes biarnés (Biarnoko ipuinak) obrarekin, eta olerkia, antzerkia eta eleberria landu zituen. Berrogei urtez izan zen Escòla Gaston Febús erakundeko buru eta 1958an argitaratu zuen Dictionnaire du béarnais et du gascon modernes gaskoiera-frantses hiztegi garrantzitsua.
- Palau
- palauera
- palauar
- palaung
- palaung-wa
- Palay, Jean-Maximin
- palazio
- Palazuelo, Pablo
- Palcy, Euzhan
- paldo
- palea