Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Palemon

Mit. Itsasoaren jainkoa, Atamanteren eta Inoren semea. Haurtzaroan Melizerte izena zuen, baina Inok, bere amak, bere burua eta semea itsasora bota zituen eta biak itsasoaren jainko bihurtu ziren, Leukotea eta Palemon izenez.