Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

palaung-wa

iz. Hizkl. Asiako hegoaldeko hizkuntza multzoa, mon-khmer familiakoa. Birmanian erabiltzen dira nagusiki, baina baita Thailandian, Vietnamen eta Txinako Yunnan-en ere. Palaung (Birmania, Yunnan), mang (Vietnam), lawa (Thailandia) eta wa edo kwa (Birmania, Yunnan) ditu hizkuntza nagusiak.