Palafox, José Rebolledo de
Espainiar jenerala (Zaragoza, 1776 - Madril, 1847). Familia aberatseko semea zen. Gerrako merituz brigadier karguraino iritsi zen. 1808an Espainiako armadako kapitain nagusi izendatu zuten, Fernando VII.ak erregetzari uko egin ondoren. Independentziako gerran gogor babestu zuen Zaragozako herria frantsesen aurka, oste frantsesen lehenengo setioan (1808ko ekainaren 14tik abuztuaren 13ra). 1808ko abendutik 1809ko otsailera izan zen bigarren setioa, eta Zaragozako hiriak errenditu behar izan zuen aldi hartan, izurrite ikaragarria zabaldu baitzen hirian. Frantsesek preso hartu zuten Palafox jenerala eta Vincennes-era eraman zuten. Valençay-ko hitzarmena (1813) sinatu ondoren itzuli zen Espainiara Fernando VII.a erregearekin batera. Fernando VII.a erregeak Espainiako noblezia titulua eman zion: Zaragozako duke. Lehenengo gerra zibilean erreginaren aldeko jarrera azaldu zuen.
- Palade, George Emil
- Paladino, Mimmo
- paladio
- palafito
- Palafox y Mendoza, Juan de
- Palafox, José Rebolledo de
- palakada
- palakio
- Palamas, Gregorio
- Palamas, Kostis
- Palamede