palakio
iz. Bot. Sapotazeoen familiako zenbait zuhaitzen izena. Enbor sendoa eta luzea dute (2 m inguruko diametroa eta 30 m inguruko luzera), hosto larrukara eta distiratsua, lore txikia eta arrautza formako fruitua, hazi bakarrekoa. Sumatrako, Javako eta Borneoko uharteetan hazten dira. Latex askoko zuhaitzak dira. Palakio zuhaitzetan erabiliena eta ezagunena Palaqium gutta da; horren latexarekin egiten da gutapertxa polimeroa, urpeko telefono-hariak bakartzeko erabiltzen dena.