Palade, George Emil
Estatu Batuetako mediku eta biologoa, jatorriz Errumaniakoa (Iasi, 1912 - Del Mar, Kalifornia, 2008). 1935-1945 urteetan anatomia irakaslea izan zen Bukaresteko unibertsitatean. 1946. urtean Estatu Batuetara joan zen, eta biologia irakaslea izan zen Rockefeller (1956) eta Yale unibertsitateetan (1973). Biologiako ikerketa asko egin zituen; erribosomak aurkitu zituen. 1974an Medikuntza eta Fisiologiako Nobel saria irabazi zuen Albert Claude eta Christian de Duver-ekin batera.