Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

paladio

iz. Kim. Gai bakuna (Pd; at.-z. 46; at.-m. 106,4). Wollaston britainiarrak aurkitu zuen 1803an, platinoa aztertzen ari zela. Zilar koloreko metal bigun, haritsu eta xaflatsua da. Nahiko erreaktiboa da; oso erraz eratzen ditu metalezko konposatuak. Horrela, azido nitriko kontzentratuak eta azido sulfuriko irakinak erasotzen dute; azido organikoek, ordea, ez dute harekin erreakzionatzen. Platino, urre, kobre eta beste gai batzuen meetan aurkitzen da izadian eta haietatik lortzen da. Metal garestia da eta elektrizitate sistema berezietarako behar diren aleazioak prestatzeko, olefinen hidrogenazio erreakzioetan katalizatzaile gisa, odontologian urrearekin, zilarrarekin eta kobrearekin nahasia protesiak prestatzeko, bitxiak egiteko eta abar erabiltzen da.