Palamas, Kostis
Greziar poeta (Patras, 1859 - Atenas, 1934). Eragin handia izan zuen Greziako literatura modernoaren bilakaeran. Literaturan hizkuntza demotikoa erabiltzen hasi zen Atenasko eskolako aitzindaria izan zen. Tradizionalismoa alde batera utzi eta herriaren hizkuntzan eta bizitzan ahalegindu zen inspirazio iturria oinarritzen. 1886. urtean argitaratu zuen lehenengo poesia bilduma: Tragoudia tes Patridos mou (Nire herriko kantak). Harenak dira, halaber: Iamboi kai Anapaestoi (1897, Ianboak eta Anapestoak), Asalefte Zoe (1904, Bizi aldaezina), Dodeckalogos tou Gyftou (1907, Ijitoaren dodekalogoa), I flogera tou Vasilia (1910, Erregearen flauta). Atenasko unibertsitateko idazkaria izan zen 1897. urtetik aurrera; herri hizkuntzaren alde zeudenen buru izan zen hizkuntza ereduen leihan.