pagoda
iz. Sortalde Urruneko herrietako tenplua. v Pagodak budisten otoitz-guneak dira; santuen eta aszeten ohoretan eraikiak izaten dira, haien omenez edo haien erlikiak gurtzeko. Dorre forma dute, eta oso garaiak izaten dira (60 m-tik gorakoak batzuk). Adreiluzkoak, harrizkoak edo zurezkoak izan daitezke. Antzinatik eraiki izan dira pagodak; Txinako pagoda zaharrena 552. urtekoa da eta Japoniakoa VII. mendekoa.