Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pago

iz. Basoko zuhaitz handia, zura zuria duena, zurgintzan oso erabilia. || Pagoaren zura. || Pago-uso*. e. pagauso.  v Pago arrunta (Fagus sylvatica). Enbor lodi zuzena, azal zuri grisaxka eta adaburu adartsua duena. Hostoak arrautza formakoak ditu, osoak edo hortz txikidunak. Loreak sexu banakoak ditu, arra gerba itxurako biribila eta txorten-luzea eta emea buru-itxurako berde marroixka. Fruitua oskol-gogorra eta eztenduna izaten du, indi-gaztainaren itxurakoa; neurriz, ordea, harena baino txikiagoa bada ere; barruko mamia lau atalekoa du eta azal marroixka banatan bildua. Europako lurralde guztietan hazten da oso iparraldekoetan eta hegoaldekoetan izan ezik. Zur gogor samarra du, lantzeko hari egokia duena. Zurgintzan oso erabilia izan da.  v Pago gorria (Fagus sylvatica purpurea). Hosto gorriak dituen pago mota.  v Pagolizarra. Adaburua moztu gabe luzatzen utzi den pagoa.