Pagola Elorza, José Antonio
Gipuzkoar elizgizona (Donostia, 1938). Donostiako apaizgaitegian ikasketak egin ondoren, Teologia Dogmatikokoak egin zituen Erromako unibertsitate gregoriarrean eta Biblia Zientzietakoak hiri bereko Biblia Institutuan. Jerusalemgo Biblia Eskolako irakaslea zen Israelen Sei Eguneko gerra piztu zenean eta Euskal Herrira itzuli zen. Donostiako Barrutiko Bikario Nagusi izendatu zuten 1979. urtean. Hogeita bi urtez Donostiako Elizbarrutiko Bikario izan zen, eta Jose Maria Setien Gotzainaren hurbil-hurbileko lankide, 2001eko urtarrilean kargua utzi zuen arte. Donostiako Apaizgaitegian, Erromako Unibertsitate Gregorianoan eta Jerusalemen ikasia da. Kristologian aditua da, eta azken hamarkadan –astero El Diario Vasco egunkarian argitaratzen duen ebanjelioari buruzko artikuluaz gain– liburu eta liburuxka ugari argitaratu ditu teologiaz, ebanjelizazioaz edota fedearen eta kristautasunaren bizipenaz, Euskal Herriak bizi duen egoera eta horren aurrean Elizak duen jarrera bezalako gaiak baztertu gabe. Besteak beste, Pagolaren lan hauek aipa daitezke: Askapen prozesua Kristoganako fedearen arabera (1976), Jesús de Nazaret (1981), Aprender a vivir (1983), Qué sabemos del Jesús histórico (1984) eta Resurrección de los muertos (1984), Una ética para la paz: los obispos del País Vasco, 1968-1992 (1992), Despertar la esperanza (1993), Creer en el Resucitado, esperar nuestra resurrección (1993), Fidelidad al espíritu en situación de conflicto (1995), De la violencia al diálogo (1995), Una nueva oración para una nueva evangelización (1995), La Biblia, ese libro de oración (1996), Creer es otra cosa (1996), Cómo evangelizar hoy el mundo de la salud (1996), Experiencia de Dios y evangelización (1996), Una nueva oración para una nueva evangelización (1996), Cómo vivir la fe en la familia actual (1997), El compromiso cristiano ante los pobres (1997), Dios amigo (1997), Dios en el atardecer de la vida (1997), Vivir despiertos (1997), La fe, ¿obstáculo o fuente de felicidad? (1998), Sanar la vida (1998), Las comunidades contemplativas: actitudes ante el futuro (1998), Despertar la fe (1999), Hacia la reconciliación (1999), Vivir la jubilación (1999), Salmoak: bizitza otoitz bihurtzeko (2000), Evangelio y prisión (2000), Un camino diferente (2000), Es bueno creer: para una teología de la esperanza (2001).
- pagoda
- Pagoeta
- Pagoeta
- pagoki
- Pagola Aizpiri, Manuel
- Pagola Elorza, José Antonio
- Pagola Goya, Beltrán
- Pagola, Manex
- Pagolle
- pagondo
- pagotxa