Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Page, Thomas Nelson

Estatu Batuetako idazlea eta diplomatikoa (Oakland Plantation, Virginia, 1853 - Oakland Plantation, 1922). Kontakizun liburuak eta eleberriak idatzi zituen hegoaldeko beltzen hizkeran: In Old Virginia (1888, Virgina zaharrean) eta Red Rock (1898, Haitz gorria). Estatu Batuetako enbaxadore izan zen Italian 1913-1919 urteetan.