Paget, James
Ingeles kirurgialari eta fisiologista (Yarmouth, 1814 - Londres, 1899). Patologiaren sortzailetzat hartua da. 1834-1871 urteetan Londresko Saint Bartholomew erietxean lan egin zuen eta 1875. urtean Royal College or Surgeons Londresko kirurgialarien eskolako lehendakari izan zen. 1834. urtean, trikinosia sortzen duen bizkarroia aurkitu zuen. Ikerketa asko egin zuen bularretako minbiziaren eta osteitisaren inguruan. v Paget-en gaitza. Med. Hezurretako gaitza (osteitis deformans). Izen bereko mediku ingelesak aurkitu zuen 1876. urtean. Hezurraren egitura suntsitu ondoren, bigundu egiten da hasieran, eta gero ez da behar bezala kaltzifikatzen. Jende helduarengan azaltzen da, gizonezkoengan gehienetan, eta hezur bat baino gehiago hartzen du aldi berean. Tibia, berna hezurra, bizkarrezurra eta burezurra izaten dira gehien hartzen dituen hezurrak.