Pagnol, Marcel Paul
Frantses idazlea (Aubagne, Bouches-du-Rhône, 1895 - Paris, 1974). 1915. urtean, Fantasio izeneko literatura aldizkaria sortu zuen eta 1925. urtean, antzerki lanetan hasi zen Les marchands de gloire (Loria merkatariak) satira komediarekin. Jazz (1926) abangoardiako obrak ez zuen arrakasta handirik izan, baina 1928. urtean egin zuen Topaze obra oso ezaguna egin zen. Marseillako ohiturei buruzko hiru obra idatzi zituen ondoren: Marius (1929), Fanny (1931) eta Cesar (1936). 1936az geroztik zinema lanetan jardun zuen soilik, eta film batzuk egin zituen, Jean Giono idazlearen obretan oinarrituta: Angele (1934), Regain (1937), La Femme du boulanger (1939, Okinaren emaztea). Pagnolekin eta Marseillako kafe-antzerkitik zetozen Fernandel, Raimu eta Charpin-ekin ezagutu zituen Frantziako zinemak bere garairik onenak. De Sica eta Rosseliniren hitzetan bera izan zen neoerrealismo italiarraren aitzindarietako bat. Antzerkira itzuli zen Judas (1955) eta Fabien (1956) obrekin. Ospe handia bereganatu zuen bere txikitako oroitzapenen inguruan idatzi zituen lan batzuei esker: La Gloire de mon père (1957, Nere aitaren loria), Le Château de ma mère (1958, Nere amaren gaztelua), Le temps des secrets (1960, Sekretuen garaia) eta L´eau des collines (1936, Muinoetako ura). 1965. urtean historia eleberri bat argitaratu zuen, Le masque de fer (Burdinazko maskara).
- pagauso
- Pagazaurtundua Lujua, Juan
- pagazi
- Page, Thomas Nelson
- Paget, James
- Pagnol, Marcel Paul
- pago
- Pagoaga
- pagoda
- Pagoeta
- Pagoeta