Pagazaurtundua Lujua, Juan
Arabar misiolari eta teologo frantziskotarra (Laudio, 1864 - Laudio, 1950). Apaiz laguntzaile izendatu zuten 1890. urtean eta komisariorde apostoliko 1897an. Frantziskotarren Ordenari Leon XIII.ak agindutako konstituzio berria garatu zuen Pagazaurtunduak. 1903. urteko erreforma gauzatu ondoren Cartagenako Herrialdeko ministro hautatu zuten eta, 1905ean, frantziskotarren definitore nagusi, Erroman. Espainiako bikario nagusi izendatu zuten hurrengo urtean eta Hego Ameriketan hainbat urte eman ondoren berriro hautatu zuten Cartagenako herrialdeko ministro. Hego Ameriketara itzuli zen 1919. urtean eta lan gaitza egin zuen Guatemala eta El Salvadorreko frantziskotarren misioetan.
- pagatxa
- Pagatza
- pagatzaile
- pagatze
- pagauso
- Pagazaurtundua Lujua, Juan
- pagazi
- Page, Thomas Nelson
- Paget, James
- Pagnol, Marcel Paul
- pago