Oyarzabal, Martin de
(Hoyarsabal ere deitua). XVII. mendekoa Lapurdiko idazle eta itsasgizona. Harena da Les voyages aventureux du capitaine Martin de Oyarsabal, habitant de Çubiburu (1633). Bertan Ternuarako ibilbideak kontatzen dira. Piarres D’Etcheverry «Dorre»k itzuli eta egokitu zuen euskarara, 1677an, eta Liburu hau da ixasoco nabigacionecoa izenburua jarri zion.