Oyarzabal Oyarzabal, Martin de
Gipuzkoar idazlea (Azpeitia, 1892 - Bilbo, 1966). Comillasen egin zituen eliz ikasketak. Pobesen, Bilbon, Azkoitian, Donostian, Hernanin eta Begoñako apaiz zaharren atseden etxean izan zen apaiz. Argentinan bizi izan zen 1950-1956 urte bitartean. Oyarzabalenak dira: Zerurako bidea (1922), Yesu Kisto Gure Yaun eta Yainkoaren bizitza ta Berri Ona (1936) eta Santuen bizitza laburrak. Euzko-Gogoa aldizkarian eman zituen argitara lan ezagunenak eta Orixerekin batera argitaratu zituen El lenguaje vasco (1963) eta Latin hizkuntzaren joskera (1963) lanak.
- Oxomoko
- oxonio
- oxoosatu
- Oyanguren, Melchor de Santa Inés
- Oyarzabal de Miguel, Iñaki
- Oyarzabal Oyarzabal, Martin de
- Oyarzabal, Martin de
- Oya-Shio
- Oyeregi, Buenaventura
- Oyhamburu, Philippe
- Oyhercq