Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oxonio

iz. Kim. H3O+ ioia edo haren homologoa [ROH2+, (R)2OH+, (R)3OH+, R izkiak alkohilo erro bat adierazten duela]. Ioi hauen ezaugarri komunak hauek dira: a) katioi izaera dute eta karga osoa +1 da. b) Ioiean oxigeno atomo bakarra dago eta koordinazio zenbakia 3 da. c) Oxigenoa hidrogeno atomoei edo alkohilo erroei lotua dago. d) Oxigenoak sp3 orbitalak erabiltzen ditu loturak egiteko; ondorioz, molekulak piramide itxura du eta oxigenoa erpinean aurkitzen da. H3O+ ioiaren izaera, hidronioarena alegia, ez da oso ondo ezagutzen; gaur egun onartua dago uretan H+ ioia hidronio ioi eran baizik ez dela aurkitzen. Oxonioaren gatzek garrantzi handia dute hainbat erreakziotako bitarteko egitura gisa; adibidez onartzen da alkoholek ingurune azidoetan egiten dituzten erreakzio gehientsuenetako tarteko egiturak oxonioak direla. Eter batzuen oxonio gatzak ezagutzen dira, eta kristal erako gaiak dira.