Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oyo

Nigeriako hego-mendebaleko estatua. 37.705 km2 eta 8.735.300 biztanle (1984). Mendebaletik Benin errepublikarekin muga egiten du. Klima tropikala. Nekazaritza da jarduera nagusia (laboreak, kotoia, kakaoa, eta tabakoa, batez ere). || Estatu horretako hiria. 185.300 biztanle (1983). Lagostik ipar-mendebalera dago. Anglikanoek misio bat eraiki zuten hirian 1860an, eta eskola bat 1897an.