Oya-Shio
Bering itsasoan sortzen den Ozeano Bareko itsaslaster hotza. Asiako ipar-ekialdeko kostaldetik hegoalderantz joaten da Kamchatka penintsulatik barrena. 38° iparraldera, gutxi gorabehera, Kuro Shivo itsaslaster epelarekin elkartzen da. Haren adar bat, ordea, Japoniako itsasoraino iristen da eta Kuro Shivo itsaslasterraren beste adar batekin elkartzen da azkenean.