Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oxiuriasi

iz. Med. Heste lodiaren bizkar bizi diren oxiuroek sortutako gaixotasuna, umeengan sarritan gertatzen dena. Oxiuroek ahotik sartzen dira gorputzean eta 2 astetik 4 astetara heste lodian finkatzen dira. Oxiuro emeek uzkiaren inguruan jartzen dituzte arrautzak, eta horrek hazkura handia, beherakoa, goralarria, zorabioa, logabezia eta suminkortasuna eragiten ditu. Eritasun honen aurka hainbat botika erabiltzen dira, piperazina eta pyrviniuma, besteak beste. Hegaztietan, Subulura brumpti oxiuroak eragiten du oxiuriasia; katuek, txakurrek, zerriek eta behiek ez dute izaten oxiuriariaren erasorik.