oxiuro
iz. Zool. Hainbat animaliaren hesteetan, gizonarenean bereziki, bizi den kolore zuriko zizare nematodo txikia. Gizonen artean haurrak dira bizkarroi hau hesteetan sarrien edukitzen dutenak. Oxiuro arrek 2 eta 5 mm tarteko luzera dute, eta emeek 9 eta 12 mm tartekoa. Heste mehean bizi dira eta heste lodian garatzen dira. Oxiuriasia sortzen dute.