oxitozina
iz. Biokim. Ugaztunen hipofisiaren atzealdeko lobuluei darien hormonetako bat, betebeharrik nagusia erditzerakoan umetokiaren uzkurtzeak eragitea duena (C43H66N12O12S2). Kimikaren ikuspuntutik, zortzi aminoazidoz osatutako polipeptido ziklikoa da; horietatik bost ziztina, tirosina, isoleuzina, glutamina eta aspargina dira; ziklo bat eratuz bilduak daude; beste hirurek, prolinak, leuzinak eta glizinamidak, alboko katea eratzen dute. Haren molekula pisua 1.000 inguru da. Egitura hori Du Vigneaud eta bere laguntzaileek azaldu zuten 1953an, laborategian hormonaren sintesia lortu zutenean. Farmakologiari dagokionez, zeregin nagusia zuntz leuna eragitea da, batik bat umetokikoa; erditu ondorengo odol isurketak eragozteko ere erabiltzen da; bularrean, esnearen isuria eragiten du.