Oxirondo
Gipuzkoako Bergara auzoa, Deba ibaiaren ezkerraldean (Debagoiena). Aipagarria da Ama Birjinaren eliza. v Historia. 1348. urtean bildu zen ordu arte Elgetako herriari loturik egon zen Oxirondoko herria Bergarako hirira, eta udal alor askotan luzaroan eutsi zion autonomiari. Auzi ugari izan zuten ondoko mendeetan Oxirondoko biztanleek Bergarako udal agintariekin eta 1630ean Bergaratik bereizteko ahaleginak egin zituzten. Hori lortu ezezik auzo arrunt bihurtu zuten Oxirondo auzi luze baten ondoan (1651).