oxidatzaile
izond. eta iz. Oxidatzen duena; oxidatzeko gai dena. Elektroi bat edo gehiago hartzeko gai den edozein molekula edo ioi oxidatzaile dela esaten da. Horrela oxidatzaileak dira nitrato ioia (NO3-), hiru elektroi hartuz nitrogeno oxido (NO) bilakatzen delako, edo ioi ferrikoa (Fe+++) elektroi bat hartuz ioi ferroso (Fe++) bilakatzen delako. Oxidatzaile asko dira, baina ezagunenak hauek dira: oxigenoa, ozonoa eta ur oxigenatua, halogenoak (kloroa eta bromoa bereziki), azido sulfuriko kontzentratua eta azido nitrikoa, manganeso dioxidoa bezalako metal oxido batzuk, eta zenbait gatz (potasio permanganatoa, kloratoak, nitratoak, kromatoak, dikromato alkalinoak eta abar).