oxidoerredukzio
iz. Kim. Oxidazio eta erredukziozko fenomenoa. Prozesu horretan oxidatzailea erreduzitzen da (elektroiak irabazten ditu) eta erreduktorea oxidatu (elektroiak galdu).
oxidatzailea + elektroiak « erreduktorea
Erreakzio hauei redox erreakzio ere deitzen zaie. Horrela, ioi ferrikoak (Fe+++) oxidatzaile gisa joka dezake ioduro ioiaren (I-) aurrean, honetatik elektroi bat jasoz eta ioi ferrosora (Fe++) erreduzituz. Ioduro ioia iodo molekula (I2) eratuz oxidatzen da.
2 Fe+++ + 2I- ® 2 Fe++ + I2
Erreakzio hau beste bi erreakzioren batura gisa uler daiteke:
2 Fe+++ + 2 e- « 2 Fe++
2 I- - 2 e- « I2
Eratu diren Fe++ eta I2, hurrenez hurren, erreduktorea eta oxidatzailea dira, beste oxidatzaile eta erreduktore baten aurrean Fe+++ eta I- eratzeko gai direlako. Beraz, oxierredukzio edo redox erreakzio oso batean oxidatzaile baten eta erreduktore baten arteko erreakzioa egin behar da, hauek beste erreduktore eta beste oxidatzaile bat bihurtuz.
Oxid1 + Erreduk2 « Erreduk1 + Oxid2
Oxidatzaileak eta erreduktoreak beren indarren arabera sailkatzeko baterien teoria erabiltzen da. Bateria elektrokimikoak oxidoerredukzio erreakzioetan oinarritzen diren korronte elektrikoaren sorgailuak dira. Elektrodo bakoitzean redox oreka ezartzen da eta bateriaren edozein elektrodotan, honen eta sartua dagoen soluzioaren artean eratzen den potentzial aldea (elektrodoaren potentzial normala) kontuan izanik, redox bikoteen sailkapena egin daiteke. Bateriaren indar elektrohigikaria Nernst-ek 1890. urtean finkatu zuen formula honen bidez lortzen da:
E = E0 + RT/nF logn
E0 bateriaren elektrodo bakoitzean dagoen redox bikotearen potentzial normala delarik (konstantea da), R gas perfektuen konstantea, T soluzioaren Kelvin tenperatura, n mol kopurua, F faradaya-k eta [oxid] eta [erreduk] oxidatzailearen eta erreduktorearen kontzentrazioak.