osko-unbriar
izlag. Hizkl. Indoeuropar hizkuntzetako adar italikoaren saileko hizkuntzez esaten da. Antzinako Italiako zenbait lurraldetan erabilitako hizkuntza batzuk biltzen dira sail horretan: oskoa (Apenino-Campania aldean), unbriarra (Umbria) eta Italiako erdialdeko garrantzi gutxiagoko beste zenbait —volsco, sabino, peligno, vestino, etab.—. Latinaren antza zuten.