Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oskoldun

izond. Oskola duena. Sin. krustazeo.  v Animalia oskolduna. Artropodoen phylum-eko animalia errulea, gorputza bina luzakin dituzten segmentuz osatua duena, buru gainean bi antena dituena, zakatz bidez arnasa hartzen duena eta oskola duena. Oskola eraztunez osatua izaten dute, eta eraztunak elkarri giltzaduraz lotuak. Zangoetako eta beste luzakinetako atalak ere elkarri giltzaduraz erantsiak dituzte. Uretakoak izateak eta arnasketa zakatzen bidez egiteak bereizten ditu beste artropodoetatik. Lau klase biltzen dira oskoldunetan gaur, Karboniferoan bizi izan ziren enantiopodoak desagertuak baitaude. Lau klase horiek hauek dira, zefalokaridoak, brankiopodoak, remipedioak eta masilopodoak.