Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oslo

Norvegiako hiriburua, erresumako hegoaldean, izen bereko fiordoaren behealdean. 461.127 biztanle (1991). Sute handia izan zen bertan XVII. mendean, eta hirigintza teknika berriekin eraiki zen ostera. Merkataritza eta finantza hiria. Norvegia osoko industriagune nagusia da (ehungintza, mekanika, kimika eta ontziolak); siderurgia, mekanika, kimika, tabako eta papergintza industriak. Oslotik kilometro batzuetara dago Fornebuko aireportua. Garrantzi handiko itsasportua. Aipagarriak dira Erregeren jauregia, parlamentua eta metropolitanoa, besteak beste.  v  Historia. 1050ean sortu zuen Harald III.ak, eta Haakon V.ak Norvegiako hiriburu egin zuen. Garrantzi handiko portua izan zen XIV. mendean. Norvegiak eta Danimarkak bat egin zutenean indarra galdu zuen eta 1397an hiriburu izaera galdu zuen. 1624ko sute handiaren ondoren Danimarkako Kristian IV.ak eraiki zuen berriro eta haren omenez Kristiania izena jarri zioten. 1905ean izan zen berriro Norvegiako hiriburu eta 1924an hartu zuen gaur egun duen izena.