Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oskorri

Euskal musika taldea, 1971n Natxo de Felipek sortua. Hasieran Gabriel Arestiren olerkigintzako gaietan oinarritu ziren. 1976. urtean lehen diskoa argitaratu zuten: Gabriel Arestiren Oroimenez (1976). Beste disko batzuk: Mosen Beñat Etchepare (1977), Oskorri (1979); Plazarik plaza (1980); Adio Kattalina (1982); Alemanian euskaraz (1984); Hau hermosurie (1984); Oskorri in fraganti (1986), eta Datorrena datorrela (1989). Hi ere dantzari (1991), Badok hamairu (1992), Landalan (1995), Katuen testamentua (1993), Marijane kanta zan (1997), azken bi hauek bereziki haurrei zuzenduak. 1997tik hona, kantu herrikoiak jasoaz eta jendearen partaidetzarekin, lau disko atera dituzte, Oskorri & The Pub Ibiltaria izenburupean. Modu berean grabatu zuten, 1999an, Iparragirre bueltan etxera lana. 1996an, taldearen 25. urteurrena ospatzeko, Getxoko Fadura kiroldegian eskainitako kontzertua grabatu eta disko bikoitz batean argitaratu zuten, 25 Kantu-urte izenburupean. 2000. urtean Ura izeneko diskoa eman zuten argitara.