Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Osman

(Arab. Uzhman). Hiru agintari otomandarren izena.  v  Osman I.a Garailea. “Osman Gazi” ere deitua. (Bitinia, 1259 - Sögüt, 1326). 1300etik 1326 arte izan zen otomandarren sultan. Otomandarren dinastia sortu zuen. 1288an aitaren lekua hartu zuen bere leinuaren aginpidean. 1290ean leinuaren burujabetasuna aldarrikatu zuen, eta sultan izendatu zuen bere burua. Gudari musulmanen laguntzaz otomandarren inperioa sortu zuen, inguruko herriak konkistatu ondoren.  v  Osman II.a. “Osman gaztea” ere deitua. Ahmed I.aren semea (Istanbul, 1603 - Istanbul, 1622). 1618tik 1622ra izan zen sultan. 1620ean bildaldi bat antolatu zuen Poloniara. Bidaldian parte hartu zuten jenizaroekin oso gogor jokatu zuen eta haiek sultanaren kontra matxinatu eta hil zuten.  v  Osman III.a. Mustafaren semea (Istanbul, 1699 - Istanbul, 1757). Mahmud I.aren anaia eta ondorengoa izan zen. Sultan berriek ordaindu behar izaten zuten zerga indar gabe utzi zuen. Emakumeen kontrako neurri gogorrak hartu zituen; kolorezko jantziak erabiltzea debekatu eta astean lau egunez etxetik atera gabe egoteko zigorra ezarri zien.