osko
iz. eta izond. Etnogr. Antzinako Italiako etnia bateko kidea; horri dagokiona. || Oskoak K.a. V. mendearen bigarren erdialdean Campania-n kokaturik zeuden. Garai hartan hiru federaziotan eraturik azaltzen ziren: Capua, Nola eta Nocera. Greziarren eragin handia izan zuten. Erromaren mende erori ziren K.a. III. mendean, baina beren autonomia gorde zuten. K.a. 211n Hanibalen alde jarria zen Capuak bere askatasunak galdu zituen. Osko hizkuntza latinaren antzekoa zen eta K.a. I. mendea arte iraun zuen bizirik.