Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Osijek

(Al. Esseg; Hungarieraz, Eszék). Kroaziako errepublikako hiria, Hungariako mugatik gertu, Drave ibaiaren ertzetan. 124.585 biztanle. Industriagune garrantzizkoa da (mekanika, ehungintza, etab.). Osijek-en bat egiten dute inguruko burdinbideek. Serbia eta Kroaziaren arteko gerran (1991) sarraski handiak izan dira bertan.