Osiander, Andreas
(Jaiotza izenez, Andreas Hosemann). Alemaniar filosofo eta teologoa (Gunzenhausen, 1498 - Königsberg, 1552). Luteranismoa onartu zuen eta erreformaren aitzindarietako bat izan zen. 1539an, beste teologo protestante batzuekin, Augsburgoko Dietaren erreformaren alde agertu zen. Lan aipagarriak: Evangelienharmonie, Conjecturae de ultimis temporibus ac de fine mundi eta De justificatione. Astronomian eta matematiketan aditua zen eta Kopernikoren De revolutionibus orbium caelestium lana argitaratu zuen.
- osetiar
- osetiera
- Osheroff, Douglas D
- Oshima, Nagisa
- Oshogbo
- Osiander, Andreas
- Osijek
- osin 2
- osin 1
- Osinaga
- Osintxu