Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

osetiera

iz. Hizkl. Indoeuropar hizkuntzen saileko ekialdeko irandar hizkuntza, Kaukaso Nagusiko osetiarrek erabiltzen dutena. 500.000 inguru hiztun. Bi dialekto nagusi ditu: Iron eta Digor. Osetiar gehienek Iron dialektoa erabiltzen dute, eta berori da hizkuntza idatziaren oinarria. Osetierak persiera zaharraren ezaugarri asko gorde ditu, eta fonologiari dagokionez, Kaukasoko hizkuntza ez-indoeuroparren eragin nabarmena du. Halaber, osetiera modernoak errusierako hitz asko mailegatu ditu. 1924az gero alfabeto latinoa erabiltzen da alfabeto zirilikoaren ordez. Kosta Khetagurov poeta (1859-1906) hartzen da osetierazko lehen literatura idazletzat.