Osheroff, Douglas D
Estatubatuar fisikaria (Aberdeen, Washington, 1945). Fisika ikasketak egin zituen, Kaliforniako Teknologia Institutuan. 1972-1987 bitartean Bell laborategietan lan egin zuen. 1987an, Standfordeko Unibertsitateko fisika eta fisika aplikatutako katedra atera zuen. Superjariakortasuna 1930ean aurkitu zen, helio 4an. Zientzialariek uste izan zuten helio 3ak ez zuela superjariakin gisa jokatuko. Osheroff ikasle zela hasi zen helio 3arekin lanean, David M. Lee eta Robert C. Richardson fisikariekin batera. Hiru zientzialariok ez ziren superjariakortasuna ikertzen ari, isotopo horren ezaugarri magnetikoak baizik, oso tenperatura hotzetara eramanez. Hala ere, Osheroffek helio 3an presio aldaketak sumatu uste izan zituen, eta bai bera bai bere bi kideak isotopoa superjariakin bihurtu zela konbentzitu ziren. Zientzialariek ez zituzten aintzat hartu emaitzok, harik eta hurrengo urtean beste zientzialari batzuek berretsi zituzten arte. Helio 3aren superjariakortasuna aurkitzeagatik, Osheroff, Lee eta Richardsonek Fisikako Nobel saria irabazi zuten 1996an.
- oseina
- Osés Flamarique, Javier
- Osetia
- osetiar
- osetiera
- Osheroff, Douglas D
- Oshima, Nagisa
- Oshogbo
- Osiander, Andreas
- Osijek
- osin 2