Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Osiris

Mit. Antzina Egiptoko jainko nagusietako bat, Isis-en senarra eta anaia, Seth-en anaia eta Horus-en aita. Osiris jainkoak erakutsi zien gizakiei zein landare jan zitezkeen, bai eta lurra lantzeko tresnak eta jainkoak gurtzeko irudiak egiten ere. Osirisen zeregina gizakien bizitza hobetzea zen. Seth-ek hil ondoren, zatitan txikitu zuen, baina Isis-ek gorputz atal guztiak bildu zituen elkartzeko asmoz. Horrela, hildakoen erritu sakratuak sortu ziren eta Osiris jainko berpiztu baten euskarri bihurtu zen. Hildakoen eta pizkundea bermatzen zuen jainko bihurtu zen, eta Egiptoko erregeak hiltzen zirenean, Osirisen itxura hartzen zuten. Osirisen gurtzea Egipto osoan zehar zabaldu zen.