Ormaetxea Aldama, Pedro
Bizkaitar elizgizona eta idazlea (Zornotza, 1891 - Viña del Mar, Txile, 1949). Hizlari bikaina zela eta, ospe handia izan zuen. Karmengo Argia eta Jaungoiko Zale agerkarietan idatzi zituen lan aipagarrienak. 1937. urtean Karmeldar Oinutsen ordenako nagusiek Txilera bidali zuten eta han eman zituen argitara bi ipuin liburu Lontzi Aba´ren Ipuintxoak izenburupean.