Orley, Bernaert van
Flandestar margolaria (Brusela, 1492 - Brusela, 1542). Italiako margolarien eragin nabarmena du bere lanetan, Rafaelena bereziki. Austriako Margaritaren eta Hungariako Mariaren gorteetako margolaria izan zen. Aipagarriak ditu erretratuak eta erlijio lanak. Haren lan nagusiak: Ama Birjina Haurrarekin, Georges de Zelle sendagilearen erretratua, San Norbertoren sermoia.