Orléansko dukea, Filipe
Frantziako printzea (Saint-Cloud, 1674 - Versailles, 1723). Luis XIV.aren iloba. Frantziako erregeorde izan zen Luis XV.a adin txikiko zela, 1715-1723 urteetan. Parte hartze zuzena izan zuen Espainiako erregetzarako gerran, eta Flandesen, Italian eta Espainian borrokatu zen. Parlamentuaren ahalmenak gehitzea, nobleziak aginpidean leku gehiago betetzea eta jansenismoa bultzatzea izan zuen helburu. Luis XV.ak adin-nagusitasuna lortu zuenean Lehen Ministro izendatu zuten, eta kargu horretan iraun zuen hil arte.